XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irungo Baldin Bada taldearen Ibilaldia, ikastolen jai honetarako eginiko kanta da, eta bertan ska erritmoak arin-arin batekin nahasten dira.

Katu kantariak dioenez, nos dimos cuenta de que el ska cabía perfectamente en el arinarin, decidimos probarlo, y nos salió la canción62 Ikus Villate, Sobre dos canciones: Hertzainak y Baldin Bada. aipatu lanean, 31. orr..

Hauek bezalako adibideak, ugarituz joan dira euskal rock taldeetan.

Bereziki emankorra, rock musika eta bertsolaritzaren arteko harremana gertatu da.

Kontzertuetan bertsolariak agertzea, sarritan taldeekin batera arituz gainera, gero eta sarriagotan ikus daitekeen nahasketa da.

Nahasketa hau erraztu duten faktoreen artean, besteak beste, bertsolariak zein rock taldeak entzulegoarekiko bilatzen duten komunikazioa parekoa izatea, edota bertsolaritzak belaunaldi gazteen artean jaso duen harrera ona aipa genitzake.

Honi, noski, bertsoak musika instrumentalean txertatzeko eskaintzen dituen aukerak gehitu behar dizkiogu 63 Rock musika eta bertsolaritzaren arteko elkar topaketa honen adibide baterako, ikus RODRIGUEZ, F. (1992): RAP, Trikitrixa zein bertsolaritza Georges Lapassaderen esku. Bertsolari, 7.zkia. 12-18. orr..

Bertsolaritzarekin batera, euskal musika tradizionalaren beste forma batzuek rock musikarekin bat egin izanaren adibidea trikitian aurki dezakegu, trikitilari berri batzuek hartu dituzten esperimentazio eta jotze modu berrietan isladaturik.

Ildo beretik, zerrenda luzeagoa osa genezake, bestelako instrumentuak (txalaparta, alboka, e.a.) pop-rock talde zenbaitek nola erabili dituzten azpimarratuz.

Hizkuntza eta musika motaz gain, euskaltasuna rock taldeen ekitaldien testuinguruan ere agertzen zaigu.

Ekimen pribatutik sortutako ekitaldiak alde batera utzirik, euskal rock taldeek hedapen handia izan dute herri ekimenetik bultzaturiko ekitaldietan:

gaztetxeekin, herriko jaiekin, edota erreibindikazio ezberdinen aldeko mugimenduekin (amnistia, internazionalismoa Nikaragua, Kuba, e.a., intsumisioa, ekologia, eta abarrekin) batera, euskararen aldeko borroka (Ikastolen jaiak, Korrika, EUSKALDUNON EGUNKARIA, e.a.) azpimarratu beharra dago, euskal rock taldeen hedapen eremu garrantzitsu eta adierazgarri gisa.